• Badatoz, badatoz!

    Badatoz, badatoz!

    Urte berriarekin batera, gainean dugu urteko egun berezietako bat zarauztarrontzat: Bizar Zuriren etorrera eta Errege Magoen kabalgata. Txikitako bizipen ugari dakarzkit ospakizun honek. Oroitzapen eder askoak. Izan ere, 30 urte pasa dira Zarauzko kabalgatan lehen aldiz parte hartu nuenetik. Garai hartan zaku zaharrekin janzten ginen antortxa-eramale txikiak. Aurpegia kortxo errearekin belzten genuen. Orduko antolaketa apal askoa zen, baina sekulan ez dut ahaztuko parte hartzen zuten guztiek jartzen zuten kariñoa eta, baliabide gutxi izan arren, nola saiatzen ginen detaile guztiak zaintzen.

    Anekdotarik ere bada tatean. Gogoan dut Sanz Eneatik irteten ginela. Halako batean erregeren batek bere zaldiarekin arazoak, eta azkenean bi zaldiren gainean pasiatu zen errege bakoitza herriko kaleetatik barrena: doscaballos auto bakoitzarekin, alegia.

    Denborak aurrera, eta duela zortzi bat urte Parrokiko Korukoek deitu zidaten, ea kabalgata berritzen lagunduko ote nien. Izan ere, garai hartan bizpahiru karroza atera genituen koadrilako lagunartean Euskal Jaitan. Turismo Bulegoa kabalgata indarberritu nahian zebilen. Imanol Lasa eta Ana Mari Esnalekin bilera eduki nuen, eta konbentzitu egin ninduten. Bi karroza prestatu nituen kabalgatarako eta beste bat Bizar Zuriren etorrerarako. Bizar Zuriren karroza hurrengo egunean Erregeen opariak eramateko karroza bihurtzeko, erlojuaren kontra ibiltzen ginen lanean koruko kideekin, dena prest egoteko.

    Merezi zuen ahaleginak, eta azken orduko neke guztiak. Kabalgatan karrozaren aurretik paje bezala joateak ez du preziorik! Haurren ilusioa, urdiritasuna, inozentzia…ehundaka begi txiki zabal-zabalik, miresmenez eta harriduraz beterik.

    Aurten ezingo ditut lagunduko korukoak. Beste betebehar batzuk ekarri dizkit 2014ak, arlo profesionalean, eta batez ere pertsonalean. Garai bateko paje txiki honi ere errege titulua iritsi zaio: Amane eta Andoni jaioberrien Meltxor, Gaspar eta Baltasar izango naiz datozen urteetan. Pozarren ikusiko dugu Kabalgata kale bazterretik. Primeran atera dadila dena!

    Esker ona adierazi nahi diet hamarkada luzez geure-geurea dugun ohitura honek aurrera jarraitzea posible egin duten boluntario guztiei. Aupa zuek

     Gora bihotzak eta gora Zarautz. Urte berri on!!!!

     P.D: Zarauzko Kabalgataren elementuez, berezitasunaz eta nondik-norakoaz gehiago jakiteko, Xabier Etxabek eta Xabier Alberdik ‘Zarauzko Ikerketak’ sailaren barruan herriko folkloreari buruz egindako lanean badaude hainbat datu jakingarri.

    Leave a reply →

Leave a reply

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies