• Entzun  nahi  zaitugu

    Entzun nahi zaitugu

    Ilusioz betetzen gaituen ekimena aurkeztu genuen joan den ostiralean: Zarautz Prest. Bi zutabe izango ditu: lana, eta parte-hartzea. Sei lan talde ireki sortu ditugu, arloz-arlokoak: Gizarte Ongizate, Ekonomia, Hirigintza-Herrilan, Gobernu Ona, Etxebizitza eta Herrigintza. Bakoitzak arduradun bat izango du, eta herritar guztiek parte ahal izango dute, bileretan parte hartuz edo ideiak, proposamenak edo ekarpenak bidaliz.

    Lan talde hauetan, legealdia hasi zenetik jasotzen ari garen ideiak eztabaidatu, landu eta finduko ditugu. Zarauztarrekin izan dugun etengabeko komunikazioari bultzada berri bat eman nahi diogu, herritarrak eta herri-eragileak bihur daitezen protagonista etorkizuneko Zarautzen diseinu eta garapenean. Oinarrian, honako bi galderei eman nahi diegu denon artean:

    – Nolako Zarautz nahi dugu?

    – Nola lortu dezakegu nahi dugun Zarautz hori egun dauzkagun baliabideekin?

    Sinetsita gaude herri honek bestelako kudeaketa eredu bat behar duela. Hori da kalean sumatzen duguna. Kudeaketa eredu gardenagoa. Irekiagoa. Eraginkorragoa. Proiektu estrategikoei bultzada emango diena, eta pertsonak beste edozerren gainetik jarriko dituena. Zarautzek badu, bai, astindu on baten premia. Beste Zarautz bat egin nahi dugu posible. Egin behar dugu.

    Jasotzen ditugun proposamenak aurki izango ditugun Udal hauteskundeetarako gure egitasmoan islatuko ditugu, baina argi utzi nahi dugu hau epe luzeagoko proiektua dela. Etorkizuna atejoka dugu. 2020. urteko Zarautz datozen bost urteetan marraztuko da. Eta denon artean marraztea da gure helburua eta ametsa.

    Animatu eta parte hartu! Bidali zure eskakizun, ideia, proposamen, ekarpen, hausnarketa, iradokizun edota komentarioak zarautzprest@gmail.com helbidera.

     

     

     

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies