• Bestelako  Zarautz  bat  behar  dugu

    Bestelako Zarautz bat behar dugu

    Ziztu batean joaten da denbora. Konturatzerako, bederatzi hilabete pasa dira Zarautz Prest dinamika martxan jarri genuenetik. Iazko ekainean eman genituen lehen urratsak; sei lan-talde sortu genituen, arloz-arlo. Herritarren, elkarteen eta eragileen ekarpenak jaso eta lantzea zen horien helburua.  Abendurako bukatu genuen lanaren lehen zati hau. Urte berriarekin batera beste pauso bat haratago ematea erabaki genuen: kalera ateratzea, bertatik bertara zarauztarren kezkak, proposamenak eta iradokizunak entzuteko, eta bide batez esku artean dauzkagun zenbait proiektu kontrastatu eta hobetzeko: Asti, Itxasmendiko biribilgunea, Santa Klarako azpiko pasabidea, Kortazar…

    Prozesu guzti horrek makina bat bilera eta harreman egiteko eta herritaren hitza entzuteko aukera eman digu. Oso arlo eta pentsakera desberdinetako pertsonekin elkartu gara. Egin dizkiguten eskaerak ere askotarikoak izan dira. Baina hala ere zertzelada orokor batzuk ondorio gisa ateratzeko balio izan digu:

    • Auzoetara gerturatzeko eta beren beharrak zuzenean entzuteko egindako ahalegina eskertu egiten digute herritarrek.

    • Gogoz daude Udalak hartzen dituen erabakietan parte hartzeko. Badute herria aldatzeko ilusioa eta gogoa.

    • Detaile txikien garrantzia aldarrikatzen dute -zakarrontziak, garbiketa, espaloiak…-.

    • Lehentasunen artean, argi dute ezinbestekoa dela jarduera ekonomikoa bultzatzea eta behar handiena dutenei eta beraien familiei arreta egokia ematea -adinekoen kasuan, esaterako.-

    • Politiken edukiei ez ezik, politika egiteko moduei ere garrantzi handia ematen diete: ez dute inposaketarik nahi.

    Era berean, askok esan digute herria bultzada baten premian ikusten dutela. Uste dugu badagoela herri honetan Bestelako Zarautz bat eraikitzeko indarra eta ilusio kolektiboa. Gu geu ere horretan ahaleginduko gara. Jasotako informazio guztia prozesatu, landu eta orrazteko garaia dugu orain, Zarautzentzat etorkizuneko ibilbide estrategiko sendo eta bideragarri bat osatzeko. Ziklo bat bukatu, eta berria hasten dugu. Elkarlanean, orain arte bezala.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies